Ongietorriak

Kaixo guztioi!!
Lehen hezkuntzako ikaslea naiz eta hau nire lehenengo bloga da.
Ingurumenari buruz hitz egingo dizuet uste dudalako lehen hezkuntzako umeei interesatzen zaien gaia dela.
Hainbat artikulu, aktibitateak, filmak...etabar aurkeztuko dizkizuet.
Espero dut gauza interesgarriak idaztea eta zuen iritziak jasotzea

2010-04-08

Hirien aztarna ingurunean

Zientzia.net orrialdean aurkitutako zenbait datu aukeztuko dizkizuet:
Populazioaren hazkundea beste inon baino nabarmenagoa da hirietan. Gaur egun, munduko populazioaren erdia inguru bizi da hirietan, eta, martxa honetan, 2030erako % 60 baino gehiago izango dira. Hazkunde horrek, ia oharkabean gertatzen bada ere, aztarna galanta uzten du ingurunean.

Munduko hiri guztietan fenomeno komun bat ari da gertatzen. Alegia, hirietako azpiegitura eta kudeaketa populazio-hazkundea baino askoz motelago doaz, eta, ondorioz, ingurumen-inpaktua asko handitzen da. Horren adibide dira uraren eta zaborraren kudeaketa txarrak sortzen dituen arazoak, besteak beste.

Bi adibide hauei buruz gehiago jakin nahi baduzue zientzia.net orrialdera sartu eta artikulu interesgarri bat irakurriko duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario