Ongietorriak

Kaixo guztioi!!
Lehen hezkuntzako ikaslea naiz eta hau nire lehenengo bloga da.
Ingurumenari buruz hitz egingo dizuet uste dudalako lehen hezkuntzako umeei interesatzen zaien gaia dela.
Hainbat artikulu, aktibitateak, filmak...etabar aurkeztuko dizkizuet.
Espero dut gauza interesgarriak idaztea eta zuen iritziak jasotzea

2010-04-20

Agenda 21

Urdanete ikastetxeko bi ikasleek, Jon Hernándezek eta Iñaki Lariok, agenda 21eko langile bati egindako elkarrizketa uzten dizuet. 


ZER DA AGENDA 21?
21. mendean Garapen Iraunkorra lortzeko Nazio Batuen Erakundearen ekintza plan bat da. Garapen Iraunkorra hauxe da: herritar guztiei bizi-kalitate hobea ziurtatzea, orain eta etorkizunean. Horretarako hiru arlo hauek hartu behar dira kontutan: - Ingurunearen iraupen eta errespetua (Ingurumen- Ardatza) - Ekitate edo justizia sozialaren beharra (Gizarte-Ardatza) - Oreka ekonomikoa (Ekonomia-Ardatza) Guzti hau kontutan harturik. herri bakoitzak bere Agenda 21eko ekintza plana egiten du.
USTE AL DUZU INGURUMENA ONDO ZAINTZEN DUGULA? ZERGATIK? Nire ustez, ez dugu behar den bezala zaintzen. Gure beharrak asetzeko planetan dauden baliabide naturalak erabili behar ditugu: ura, lurra, zuhaitzak, petrolioa... baina ez dugu kontutan hartzen baliabide hauek mugatuak direla. Naturaren gehiegizko erabilera egiten dugulako, zenbait animalia eta landareak desagertzeko arriskuan daude. kutsadura gero eta handiagoa da gure herrietan, klima aldatzen ari da, gero eta hondakin gehiago sortzen ditugu,...
OSO GARRANTZITSUA DA BIRZIKLATZEA. ZERGATIK? Ez dakigu zer egin egunero sortzen dugun zaborrarekin. Lehenengo zabor gutxiago sortzeko ahaleginak egin behar ditugu. Horretarako gauza asko egin daitezke: behar ez ditugun gauzak ez erostea. erabil eta botatzeko gauzak (mukizapiak, aho-zapiak...) ahal den gutxien erabiltzea. tresnak konpontzea... Dena den zerbait bota behar dugunean birziklatzeko edukinontzietan botatzea da zuzenena. Horrela baliabide natural gutxiago erabiliko ditugu, ingurumena gehiago errespetatuz.
ASKO EDO GUTXI BIRZIKLATZEN AL DUGU? Gero eta gehiago birziklatzen dugu. Gure inguruan zabor bilketaren 25a birziklatzera eramaten da. Dena den, gu baino aurreratuago dauden lurraldeetan horren bikoitza birziklatzen dute.
ZER EGIN BEHAR DUGU INGURUMENA ZAINTZEKO?
Gauza asko egin ditzakegu. Adibidez: mendira edo hondartzara joaten garenean zaborrik ez botatzea. behar ez diren argiak itzaltzea, ura alperrik ez gastatzea, birziklatzea, askotan toki batera kotxez joan ordez oinez joatea. bilgarri gutxien dituzten produktuak erostea, pilarik gabeko jostailuak erostea, ..
ZER IKASI ZENUEN LAN HAU EGITEKO? Lan hau egiteko, lizentziaturaz gain, master bat egin dut: “Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21eko Kudeatzailea”. Agenda 21ean gai asko sartzen dira eta oso desberdinak: ingurumena, gizarte garapena eta ekonomia. Denetik pixka bat ikasi behar da.
GURE INGURUKO IBAIAK KUTSATUTA AL DAUDE?ZERGATIK? Urteetan etxeetako eta industrietako ur zikinak ibaietara bota ditugu. Horrek esan nahi du komuneko ura, platerak garbitzekoa, kotxeak garbitzeko erabiltzen dugun ura, ... ibaietara bota ditugula. Gipuzkoan gero eta ur-araztegi gehiago jartzen ari dira, ibaira bota aurretik, ura garbitzeko. Hau dela eta, aurreko urteekin konparatuta, gure ibaiak askoz garbiago daude.
AIREA KUTSATUTA AL DAGO? ZERGATIK? Airea gero eta kutsatuago dago. Jende askok uste du industriak direla gehien kutsatzen dutenak, baian berez garraioak (kotxe eta kamioiak) eta kalefazioak dira.
KALEAN HOTS ASKO BALDIN BADAGO, KALTEGARRIA AL DA GURE OSASUNERAKO? Hotsa kutsadura mota bat da. Hots handia dagoenean ezin dugu ondo lo egin, urduri jartzen gara, ezin dugu bizitza normala egin, denborarekin entzumena galdu dezakegu, ...Euskadin biztanleriaren %18k errepide-sarearen ondoriozko hots-maila altuak jasaten ditu. %2k trenbide-sarearen ondoriozkoak, eta %1ek baino gutxiagok industriek sortutakoak. Egoera honi aurre egiteko asmoz, herri asko hots-mapa bat egiten ari dira.
Oso interesgarria izan da zurekin hitz egitea. Mila esker gure galderak erantzuteagatik. Agur eta ondo izan!


No hay comentarios:

Publicar un comentario