Ongietorriak

Kaixo guztioi!!
Lehen hezkuntzako ikaslea naiz eta hau nire lehenengo bloga da.
Ingurumenari buruz hitz egingo dizuet uste dudalako lehen hezkuntzako umeei interesatzen zaien gaia dela.
Hainbat artikulu, aktibitateak, filmak...etabar aurkeztuko dizkizuet.
Espero dut gauza interesgarriak idaztea eta zuen iritziak jasotzea

2010-05-30

Ingurumenaren Hezkuntza

Ingurumenaren Hezkuntzari buruz hitz egiten duen blog bat aurkitu dut. Hemen uzten dizuet Beroketa Globalari buruz idatzi duen sarreraren argazki bat.

Animalien mundua

Saray, Chantal eta hirurok egin dugun multimedia uzten dizuet ikus dezazuen.
Umeak animalien mundura hurbiltzea izan da gure helburua eta horretarako teoria eta marrazkiz osatutako power point hau sortu dugu.

DEBANATURA

Hemen uzten dizuet interneten aurkitu dudan blog interesgarri bat.
Deba ibaiaren eta bere erriberaren hobetze eta errestaurazio proiektua.

2010-05-28

Picasa-ko argazkiak

Hemen uzten dizkizuet nire picasa albumatik hartu ditudan bi argazki. Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sartu nire albumean.

Ingurumenaren egunaren argazkia

Aldaketa klimatikoaren ondorioak

Ingurumenaren aldeko abestia

Bebe- Ska de la tierra





Bebe abesti honen bidez azaltzen digu ez dugula Lurrarekiko errespetua.
Bere helburua Lurraren garrantziaz kontzientziatzea da eta hain interesgarria iruditu zaidanez erabaki dut Podamatic-era igotzea gero nire blogean sartzeko.

2010-05-25

Hoffmann tutoriala

Hemen ikusi dezakezue Hoffmann programari buruz Chantal eta biok egindako tutoriala:



Bideoan entzun duzuen bezala Hoffmann programa argazki bildumak egiteko erabiltzen da. Guk uste dugu umeen irteeretan, antzerkietan, eskolako jaietan etabarretan egiten diren argazki guztiak biltzeko oso erabilgarria dela.

Badakigu luzeegia dela, baina programa nahiko motel joateaz gain, uste dugu Hoffmann programa hainbat gauza interesgarri dituela eta ondo erabiltzen ikasteko denbora behar dela.
Espero dugu erabilgarria izatea!

2010-05-24

Uraren garrantzia

Munduan ez dago ura baino bigunagoa edo leunagoa den ezer, baina ezer ere ez zaio gailentzen gogortasunaren edo erresistentziaren aurkako borrokan.
Hemen irakurri dezakezue urari buruz aurkitu dudan argitalpen interesagrri bat:


Argitalpen hau aukertau dut uste dudalako ez dakigula ura zein garrantzia duen gure biziztzan.

Etxeko kutsadura

Hemen entzun dezakezue Podmatic-en topatu dudan audio bat.
Etxea garbi izateko erabiltzen ditugun produktuak ingurumenari egiten dioten kalteari buruz hitz egiten du.